XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Homiliarako argibideakHori esanez, haizeman zuen haien gainera, eta esan zien: Har ezazue Espiritu Santua.
Jesusek ematen duen Espirituak gizaki berri, espiritu, egiten ditu ikasleak: Haragitik haragia jaiotzen den bezala, Espiritutik espiritua
(
Gizakia espiritu bihurtzea Jesus Mesiasen lana izan da: Jainkoaren seme-alaba izateko esbubidea eta ahalmena eman dizkigu bere nekaldi-piztueraz
(
Geroztik, bere berezko mugak eta maitatzeko ahalmenik eza gainditzeko gauza da gizakia.
Jainkoaren indar den Espirituak egiten gaitu, Jesusek bezala maitatzeko gai
(
Egun honetan bete da Juan Bataiatzaileak aurrez iragarria: Hau da Espiritu Santuaz bataiatuko duena
(
Zerutik Jesusen gainera jaitsi zen.
Espirituak, gurutzean Salbatzaileak eman zuen arnasak (Espirituak) giza-elkarte berria, Jainko seme-alaben elkartea, sortzen du gaur: uretik eta Espiritutik jaiotakoen elkartea
(
Zuek pekatuak barkatzen dizkiezuenei, barkatuak gelditzen zaizkie; eta lotzen dizkiezuenei, lotuak gelditzen zaizkie
.
Jesusen lana jarraitzen du ikasleen elkarteak.
Horretarako eman zaio Espiritua.
Munduaren aurrean aitormen egitera bidaltzen ditu; Jesusek bezala, Aitaren egintza berak egitera.
Ikasleen aitormenarekin Jesusenarekin bezala gertatuko da: batzuk onartu egingo dute, eta Jesusi itsatsiko zaizkio; beste batzuk gaitzetsi egingo dute, maitasunari ezezko borobila emanez; ikasleei bizia kentzeraino iritsiko dira.
Ikasleen elkartearen zeregina ez da gizon-emakumeak epaitzea; Jesusen eginkizuna ere ez zen izan inor epaitzea.
Kristau-elkartearen zeregina Jainkoaren maitasuna munduaren aurrean hedatzea da; maitasun horren aitormena bizia eskaintzeraino ematea.
Ikasleen eskaintzaren aurrean gizaki bakoitzari dagokio aukera egitea: gizakiaren alde jartzea edo gizakia lotzen eta ondatzen duten bidegabekerien alde jartzea.
Ilunaren eta argiaren aukeran datza epaia; norberak bere buruari damaio epaia.